Zango-azpiak larrutuak ta gorputzak ezinduak
beilariek joko dute Askatasunaren Lurra !
Itsasoan hondaturik galdutako mariñelak,
fortunazko ontzietan sartuko dira kaiara !
Nahigabearen zerga ordaindu duten anaiak,
zorionaren tabernan berak mozkortuko dira !
Indar guziz dardaraka ematzarraren gorputzak
len aldikotz gozatuko maitasunaren ikara ¡
Egunsenti hura
Laster altxa dadila lur gainera
Gure egun, astek kolore galduak jauntzi eta
biziko urratsek betiko uda ezagutuko !
Malkoz hazitako gure izaitearen loreak
bere usain gozoa du bazterretan zabalduko
Laborari ezinduen esku gogor higatuek,
ereindako haziaren fruitua berek bilduko
Langileek alkartuta, lan tresnetaz jabetuak,
lantegien hotsa dute kantu bilakaraziko !
Gurutzearen bidean landatutako hobiek,
ondokoentzat baitute bide ona urratuko !
Etxera itzuli eta desterruan diran haiek,
gure esku alkartuez dugu ikurriña josiko !
Urrutira entzuten da goiz-ainhararen kantua... Goiz-argiko lehen suak gorritzen mendiartzea...
Itsaso barnetik sortzen ur-oldeen haserrea... Uzkailtzeko zorian da zapaltzaileen ontzia !