Zazpi senideko familia batetan,
Arotza zen gure aita,
Gure herriko alkate ez izan arren,
Lan egiten zuena.
Itsasoan urak haundi dira
Murgildu nahi dutenentzat ;
Gure herriko lanak haundi dira
Astun dira, gogor dira,
Zatiturik gaudenontzat.
Markatzen ari diren bide nabarra,
Ez da izango guretzat,
Lehenengo sokari ezarririk datorren,
Oztopo bat besterik.
Hainbeste mendetako
Gure morroitzak,
Baditu mita tankera
Eta zuhur aukeratzen ez badugu
Bertan galduko gara.