Kazeta huntan bertsu berriak izaten dira noiztenka
Gostu onean eros ditake gare eskualdun kaseta
Gure patroinak ekarri dauku aldi huntako sujeta
Bihotz guziaz gorets dezagun Jondoni Joani Batista.
Orai duela aste batzuek bestak gintuen herrian
Frango luzeak egiten dira oraiko moda berrian
Gaua ez dela aski luzea etxera sartuz argian
Hola bederen trankil baigira mamurik ez den bidean.
Bi emazteki entzunak ditut bat bertzeari erraiten :
Gure gizona atzo goizean argituz geroz sartu zen ;
Bakar bakarra egotua naiz nere kabalen artatzen
Goseak ere hilen lituzke nik ez banitu bazkatzen.
Bertzean aldiz errepostua : Badut etxean holako
Enearekin balinbazine ez baitzinuke hobeko
Irabaziak ez ditu aski pipako eta arnoko
Lanak ene gain eta saritzat bizkarrian zonbait panpako.
Gure buruak eman ditzagun emazte hoikien tokian
Errexkiago konprenitzeko nolako behar den izan
Zerbeit gisetaz behar baitugu gurutzea denek jasan
Sakrifikatuz elgarri segi eta becta orduz bestan.
Gizontto hoiek har dezatela kantu haukiez etsenplu
Noizean behin behar luzkete beren etxetan kantatu
Orhoit daitela ez dela behar bere lagunik zafratu
Mundu huntako ez dela deusik esposa bezain sakratu... .
Arrangoiztik.