(Esperantzarik gabeko amodioa)
Airea :« Muthil koxkor bat »
Amodioa gauza tristea, bihotzen higatzailea,
Guziz enea bezela bada, esperantzarik gabea.
Gizonarentzat hau baino malhur haundiagorik badea
Ikusten eta, ezin eskura, maitatzen duen. lorea,
Onela bizi baino ainitzez, hobe litake hiltzea.
Oi Jainko ona, zendako bada egin nauzu hoin maluros,
Begien bixtan izar eder bat ezarri dautazulakotz ?
Ikus orduko maite nuena nik ditudan indar oroz,
Horrek ordainez ez du enetzat ez begi ez eta bihotz,
Nehoiz ikusi izan ez banu. hobeko nuen ondikotz
Oi, ene maite ezin ukana, zoin ziren xarmegarria
Maite dut zure begitartea, maite zure boz eztia ;
Halaber zure irri gozoa, zure izaite guzia ;
Zuretzat baizik ez dut begirik, zare ene iguzkia,
Gau eta egun zuri pentsatzen deramat ene bizia.
Martxoko hormak galduko duen lore pollit goixtiarra
Ta eihartzerat bortxatua den aizeak hautsi abarra,
Ene bihotza ez ditaikea gauza horier konpara ?
Nehoiz enea ez da izanen, maitatzen dutan izarra,
Hartaz orhoituz, maiz ethortzen zaut nigarra begietara.
Aitortzen dautzut, ene maitea, goiz aski banakiela
Ezintaizkela enea izan, bertze batentzat zinela ;
Bainan hala-re maitatu zaitut, ez bainezaken bertzela.
Ene bihotza bizi naizeno izanen zaizu fidela,
Zuretzat bizi ez banitaike, zuretzat hil nadiela.
—
Andere espos gazte iduri lilia,
Erhaztunak derautzu obedientzia ;
Elhekak utzi eta altxa familia.
Arropa horren pare ereman bizia, ha...
Ohora etxea.
Ikus dezagula guk urtheren ondoan
Aitaso-amasoak supazter xokoan,
Goxoki atxikitzen haur bana altzoan,
Aitamak aldiz bertze biekin kanpoan, ha...
Lur lantzen gostuan.
Pertsu hauk eman ditut hemen konpainian,
Espos gazte hauientzat denen izenian ;
Jaunak entzun gaitzala oraiko nahian,
Bai eta berekin har, azken orenean, ha...
Eternitatean.