Anttoni ! Anttoni ! Ate ondoan nago ni...
Ai, Anton ! Ai, Anton ! Ate ondoan, hor konpon !
Hormaxoriak, negu gorrian, ez du atsegin elurra :
zerua goibel, kabia hotza, ta janari gabe lurra !
Ai maite, nere bihotzak duen zure hotzaren beldurra !
Bientzat kafi bat berotzeko bilduko nuke egurra.
Aiñarak ez du behin egindako kafirik iñoiz aldatzen :
Urtero beti kabi haretan umeak ditu bazkatzen.
Baina zu Anton, ainara txarra, zerentzat zaitut billatzen :
jai bakoitzean neska berria ikusten zaitut maitatzen.
Aiñarak ere bere kabia galduta badu ikusten
biderik gabe, harat ta hunat, kafitik du aldegiten.
Egarri dagon nire bihotza zuk eman ezik edaten ;
berriro ere ibiliko da gogorik gabe nunbaiten.
Zure bihotza egarri dela erran didazu bertsotan,
nehonek ere ikasia dut arrazoi duzula hortan.
Zu beti zabiltz edari bila, ikusi zaitut askotan,
bainan, neurriz gain, egarri hori itotzen duzu ardotan.
Anttoni ! Anttoni ! Zahagi zale ez naiz ni !
Ai Anton ! Ai Anton ! Haize freskoari gabon !