Arraunlariak triste gaur ez dira irabazle.
Kaieko ur gazitan beso bihotz neketan
Azken txanpan ahalegin
Bañ’ arraun bat zaie hautsi,
Hurrengoan lagunok, garaipen zuekin .(2)
Agur zoriona irabazleari,
Itsasoa ez da agortuko oraindikan,
Agur zoriona irabazleari,
Itsasoa ez da agortuko orain.
Egun luzez prestatu eta orai dena da galdu,
Ametsen laburra da estroparen kulunka.
Arraunak elgar jotzen
Izerditan dira galtzen.
Hurrengoan lagunok, garaipen zuekin .(2)